martes, 14 de febrero de 2017

Hitzaldi-solasaldia: El deporte de ser músico


Hitzaldi-solasaldia:
El deporte de ser músico
2017ko otsailaren 23an. 18:30
Joaquín Maya Udal Musika Eskola
Juan Mari Ruiz
juanmariruiz.com

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko oboe-irakaslea eta maratoi lasterkari amateurra.


Hitzaldi honen izenburua ikusten duenak pentsa lezake aipatzen diren bi jarduera horiek ez dutela inongo zer ikusirik edo zerikusi gutxi dutela batak bestearekin, eta antzekotasunik egotekotan, inguruabarren araberakoa edo pixka bat bortxatua dela. Baina irakurleak lerro hauetan aurrera egiteko adinako pazientzia badu, ikusiko du bien arteko antzekotasunak hasiera batean uste baino sakonagoak direla, eta bi alorretako planifikazio-, ikasketa- eta entrenamendu-estrategiak antzekoak direla eta elkar indartzen dutela. Aurkezpenean gai horiei helduko diegu, eta ondorengo solasaldian bertaratutakoek haien iritzi eta esperientziak partekatzeko aukera izango dute.
 
 














jueves, 2 de febrero de 2017

Kontzertu didaktikoa: El ritmo de la historia



EL RITMO DE LA HISTORIA

Mezu honen bidez gonbidatu egin nahi zaituztegu Joaquín Maya Musika Eskola Bereziak eskainiko duen hurrengo kontzertu didaktikora: El ritmo de la historia (África). Kontzertua Eskolako ekitaldi-aretoan izanen da, otsailaren 9an, ostegunarekin, 17:30ean.

 
El ritmo de la historia deituriko musika-proiektuaren bidez jauzi eginen dugu halako mundu batera non ezagutuko baitugu historiako instrumentu-familia antzinakoenetako bat: perkusio-instrumentuak, alegia.


Hain zuzen, proiektuak afrikar kontinenteko –perkusio-instrumentuen sorlekua– zenbait tokitan erabiltzen diren perkusio-instrumentu, -erritmo eta -musikak jorratuko ditu.


Gizakiak erabilitako instrumenturik sinple eta antzinakoenetako batzuk entzungo ditugu, baita Afrikako hainbat eskualdetako instrumentuak eta gaur egun ia denok ezagutzen ditugun instrumentu eta musikak ere.

Nafarroako Goi mailako Musika Kontserbatorioko ikasle eta irakasleek osatzen dute Dudumbé Percussion Group taldea, zeina 2008an sortu zen Salvador Tarazona perkusio-irakasle eta fundatzailearen ekimenez; harrezkero, taldeak kontzertu andana eman ditu Nafarroako hiriburuko auditoriumetan, baita Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuetan eta Kontserbatorioetan ere.